
medikuarengana.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren batean
murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.
Erabili bateria eta kargagailua dagozkien helburuetarako soilik. Erabilera okerrak edo onartu gabeko bateria edo bateraezineko
kargagailu bat erabiltzeak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat suposa lezake, eta edozein onarpen edo berme
baliogabe dezake. Bateria edo kargagailua kaltetuta dagoela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu-zentroren batera
erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Erabili kargagailua toki baten barruan soilik.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 57