Nokia X3 02 - Bateriaren segurtasuna

background image

Bateriaren segurtasuna
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu. Kargagailua edo osagarri bat deskonektatzean, eutsi

entxufetik eta tira, ez eutsi kabletik.

Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta deskonektatu telefonotik. Ez utzi guztiz kargatutako bateriarik

kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe

utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.

56 Produktu- eta segurtasun-informazioa

background image

Bateriak 15º C eta 25º C (59° F eta 77° F) artean egon behar du. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna

murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea.

Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen batek bateriaren banda metalikoak ukitzen dituenean, adibidez,

poltsikoan ordezko bateria bat badaramazu. Zirkuitulaburrek bateria edo konektatutako objektua honda ditzakete.

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,

birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, ez utzi

bateriaren likidoa azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz