Bateriaren eta kargagailuaren informazioa
Telefono hau BL-4S bateria kargagarri batekin erabili behar da. Baliteke Nokia-k bateria modelo gehiago eskuragarri izatea
telefono honentzat. Erabil itzazu beti jatorrizko Nokia bateriak.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-3, AC-8, AC-10, AC-11, AC-15 . Nokia
kargagailuaren modelo zenbaki zehatza ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak E, X, AR, U, A, C,
K edo B bidez identifikatzen dira.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi
baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago.