
Nokia Ovi Player
Nokia Ovi Player-ekin, musika erreproduzitu eta antolatu dezakezu, Nokia-ren Ovi
zerbitzuko musika deskarga dezakezu, abestiak eta erreprodukzio-zerrendak
ordenagailu bateragarriaren eta Nokia gailu mugikorren artean kopia ditzakezu eta
audio CDak grabatu eta kopia ditzakezu.
Musika-bilduma kudeatzeko, ireki Nire Musika fitxa. Nokia Ovi Player aplikaziora hainbat
gailu bateragarri konekta ditzakezu eta gailu guztietan biltegiratutako musika ikus eta
erreproduzi dezakezu.
Nokia-ren Ovi aplikazioko milioika abesti proban entzuteko eta deskargatzeko, ireki Ovi
Musika fitxa. Musika deskargatzeko, Nokia kontu bat sortu behar duzu.
Baliteke Nokia-ren Ovi Musika zerbitzuen erabilgarritasuna bera ez izatea eskualde
guztietan.