
Sartu SIM txartela eta bateria
Garrantzitsua: Ez erabili mini-UICC SIM txartel bat, micro-SIM txartela ere deitzen
dena, micro-SIM txartel bat moldagailu batekin edo SIM txartel bat mini-UICC disjuntore
batekin (ikusi irudia) gailu honetan. Mikro SIM txartelak SIM txartel orokorrak baino
txikiagoak dira. Gailu honek ez ditu onartzen mikro SIM txartelak eta SIM txartel
bateraezinen erabilera txartela edo gailua kaltetu dezake baita txartelean gordetako
informazioa hondatu ere.
Telefono hau bateriarekin erabili behar da BL-4S . Erabili beti Nokia-ren jatorrizko
bateriak.
Urradurak izan edo tolestuz gero, SIM txartela eta haren kontaktuak oso erraz honda
daitezke; beraz, kontuz ibili behar da txartela ukitzean, sartzean edo kentzean.
1 Sakatu askatzeko botoiak eta kendu estalkia. Bateria sartuta badago, atera
kanpora.
2 Sartu SIM txartela. Ziurtatu txartelaren kontaktu-eremuak behera begira daudela.
Lehen urratsak
7

3 Lerrokatu bateriaren kontaktuak eta bateriaren konpartimentua, eta sartu bateria.
Estalkia jartzeko, goiko koskak beraien lekuetan sartu eta, jarraian, bultza estalkiari
behera bere lekuan helduta geratzen den arte.