
Bidali argazkiak edo bestelako edukia beste gailuetara
Erabili Bluetootha bisita-txartelak, egutegiko sarrerak, argazkiak, bideoak eta zuk
sortutako bestelako edukia ordenagailura edo lagunen gailu bateragarrietara
bidaltzeko.
1 Hautatu bidali nahi duzun elementua.
2 Hautatu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
3 Hautatu gailua konektatzeko. Nahi duzun gailua bistaratzen ez bada, hautatu
Bilaketa berria
gailua bilatzeko. Estaldura-eremuan dauden Bluetooth gailuak
bistaratzen dira.
4 Beste gailuak pasakodea eskatzen badu, sartu pasakodea. Pasakodea zerorrek
zehatz dezakezu eta bi gailuetan sartu behar da. Gailu batzuetan pasakodea finkoa
da. Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri gailuaren erabiltzailearen gida.
Pasakodeak uneko konexiorako bakarrik balio du.